Larrotxene kultur etxeko ekoizpenak Zinemaldian
http://youtu.be/0JK7i_8ei2o
Intxaurrondoko Larrotxene kultur etxearen Bideoaldiak 25 urte bete ditu aurten eta Zinemaldiak ateak zabaldu dizkio euren ekoizpenak erakusteko.
Trueba Zinematan ospatu da Bideoaldia eta hasi zenetik gaur egun arte egin diren ikus-entzunezkoen artean aukeraketa bat egin dute. Honela, proiekzioa bi ataletan banatu da: alde batetik, atal historikoa, lau zuzendariren lanak aukeratu dira (Pablo Malo, Borja Cobeaga, David Cuesta eta Luis A. Berdejo); eta, bestetik, azken bi ikasturtetan egin diren lanak erakustsi dira.

