Beldurrezko Astearen Gazte Epaimahaian izena emateko epea zabalik da
Zortzigarren urtez jarraian, Donostiako Udaleko Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen Epaimahai Gaztea sortuko du. aialdiaren 24. ekitaldiko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria nork eskuratuko duen erabakiko dute epaimahaikideek.
Lehen ekitaldian 14 gaztek parte hartu zuten; eta aurten 150 gaztek. Gazteen Epaimahairako aukeratukoek Antzoki Zaharrean azaldu beharko dute urriaren 25ean, arratsaldeko lauretan, han emango baitituzte lehiaketa honetara aurkeztutako film labur guztiak (3 orduko iraupena izango du guztira). Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du. Boto horien arabera erabakiko da zein filmek irabaziko duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria.
Gazteen Epaimahaian parte hartu nahi dutenek 18-30 urte bitarte izan behar dute (erreferentzia urriaren 25a izango da, egun hartan baita Gazteen Epaimahaiarentzako emanaldia). Epaimahaian parte hartzeko, diren tokiak (150) baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna eta, hala ere beharrezkoa bada, zozketa egingo da.
Izena emateko: Gazteria Sailaren webgunean. Gazteak +18, Kultura, Fantasiazko- Beldurrezko Zinema atalean sartu behar da. Webgune horren bidez ere, zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira, eta hautatutako gazteek etorriko direla konfirmatu ahal izango dute ere.
Ezarritako epeak, honako hauek dira: izen emate epea: 2013ko urriaren 1etik 15era (biak barne). Zozketa eguna: 2013ko urriaren 17a. Hautatuak izan diren pertsonen bertaratzeko konfirmazio epe muga: 2013ko urriaren 22a. Emanaldiaren eguna: Urriaren 25a, 16:00etatik aurrera (Antzoki Zaharra).