(Argazkia: Gorka Bravo)
40 dantzari baino gehiago izango dira lehian.
Larunbatean, irailak 29, Easo plazan breakdance erritmoan dantzatuko dira. Izan ere, Dantza Hirian jaialdiak breakdance bataila bat egingo du lehen aldiz (17:00etan). Jada 40 dantzari edo Bboy baino gehiagok eman dute izena lehia honetan parte hartzeko. Bilboko Invert ariko da esatari lanetan, bataila kontatzen; eta Zaragozako Lady Funk-ek jarriko du musika. Hiru dantzari profesionaez osatutako epaimahai batek baloratuko du parte hartzaileen lana: Kadoer, Chey eta Albertop Rock-ek neurtu beharko dute dantzarien originaltasuna, erritmoa, energia eta estiloa.