"Decor. A Conquest by Marcel Broodthaers" instalazioa, igandea arte ikusgai
Igande honetara arte egongo da zabalik Decor. A Conquest by Marcel Broodthaers instalazioa Bakearen Etxean. Ondoren badoa Donostiatik. Pieza hau Donostia 2016kn eta San Telmo Museoak egindako Bake-Ituna proiektuaren barruan dago. Egitasmo honek artearen historian indarkeria eta bakea irudikatzeko erabili diren moduez dihardu, eta 2013 eta 2016 bitartean hainbat atalez osatuko da: ikerketa-programa bat, erakusketak, azterketa-kasuak, mintegiak, argitalpenak…
Instalazioaren azken txanpa hori dela-eta, larunbat honetan, irailak 28, 11:00etan, Bake-itunaren komisario Pedro G. Romerok bisita gidatu berezia eskainiko du.