Gipuzkoa Basketek bazkideen babesa eskatu du, orain, inoiz baino gehiago
Estitxu Zabala
Pablo Navallas, Alvaro Bilbao eta Angel Manterola. (Argazkia: E. Zabala)
Bazkide kanpainari hasiera eman dio gaur bertan Gipuzkoa Basketek. Izan ere, segituan, urriaren 13an, abiatuko da ACB Liga, eta zaleen babesa beharrezkotzat jotzen dute klubeko arduradunek. Hala, ‘Orain, inoiz baino gehiago… Indar urdinaren bazkide egin zaitez’ lelopean, 2013-2014 denboraldiari dagokion bazkide kanpaina osatu dute. Alvaro Bilbao presidenteak, Pablo Navallas marketing arduradunak, eta kanpaina bideratu duen Angel Manterolak guztiaren berri eman dute prentsaren aurrean. “Denboraldi guztian egin behar dugu kanpaina, baina gaur irteera eman diogu benetako kanpainari”, aipatu du Bilbaok.
Kanpainako protagonistak klubeko bazkideak beraiek dira, eta horietako batzuk dira, hain zuzen ere, kanpaina berriko irudia. Joseba Zulaika, esaterako. “Kantxan energia baikor urdin bat dagoela transmititu nahi izan dugu”, aipatu du Manterolak.
Gipuzkoa Basketeko bazkide egin nahi duenak klubaren webgunean topa dezake beharrezko informazio guztia. Gainera, kanpaina orain puri-purian egongo den arren, Bilbaok nabarmendu du denboraldian zehar ere Illunbera zale gehiago erakartzen saiatuko direla, eta horretarako, jarduera bereziak egingo dituztela.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea