
Helena Bonham Carter aktorea amaierako galan aurkeztuko duten
The Young and Prodigious T.S. Spivet filmera etortzekoa zen, baina, azkenean, ezin izan du Zinemaldiaren gonbidapena onartu, agenda profesionalarekin lotutako kontuak direla-eta.
The Young and Prodigious T.S. Spivet filmaren munduko estreinaldia larunbatean, irailaren 28an izango da, jaialdiaren amaierako galan. Aurkezpenean izango dira filmeko zuzendari Jean-Pierre Jeunet eta protagonista Kyle Catlett, bai Kursaal auditoriumean, bai belodromoan.