Igandean hainbat auzotako zoruak konpontzen hasiko dira
Garberako galtzada, Bordatxipi eta Baratzategi pasealekuan hasiko dira lanak.
Igandean hasiko dira hiriko hainbat gunetako zorua konpontzen. Eguraldiaren arabera lanen iraupena eta datak aldatu egingo dira, eguraldi txarrarekin ezinezkoa baita zorua aglomeratzea.
Dena den, aurreikuspenen arabera honakoak dira lanak eta datak:
-Garberako galtzada: hilaren 29-30.
-Bordatxipi: urriaren 1-2.
-Baratzategi: urriaren 3-4.
Hiru hauek izango dira lehenak, baina hurrengo asteetan, astero, beste hainbat gune berrituko dituzte: Roteta, Frantsesaren kalea, Añorga Txiki kalea, Oriamendi, Kolon pasealekua, Moraza, Iñigo, Soraluze eta Aldamar, Merkezabal, Errege segizioa kalea, Jauregi kalea, Untzaene, Heriz, Orkolaga aita, Cristobal Balenciaga, Igeldo eta bidegorria.
Lanek ia 800.000 euroko aurrekontua dute (799.989,21 euro), eta Campezo enpresa da lanen arduraduna
Aizkorri kalea (Antigua)
Aizkorri kalean, 53-75 zenbakien artean ere galtzadako zorua berritzeko lanak egingo dituzte. Lan horiek irauten duten bitartean, kale zati bat itxita egongo da. Horregatik, bizilagunei oharra eta planoa iritsaraziko zaizkie. Lanak hurrengo astelehenean, irailaren 30ean, hasiko dira, eta amaitzeko epea, gehienez, bi astekoa izango da.