Arkitektura eta hiriko espazioei buruzko gogoeta piztu nahi dute
Egitarau osoa ikus daiteke hemen.
Tabakalerako lanetara bisitak
Hiria eta bestelako politikak izeneko egitaraua prestatu du Tabakalerak. Hiri berriaren kontzeptuaren inguruan hausnarketa egiteko eta espazio publikoen erabileraren inguruko eztabaida pizteko programa osatu dute. Lan-mahaiak eta hitzaldiak hainbat egoitzatan egingo dituzte: Le Bukowskin, Cristina Enea Fundazioan eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.
Tabakalera bertako lanak ikusteko aukera ere emango diete herritarrei. Urriaren 7tik 11ra egunean bisita gidatu bat egingo dute (12:45-14:00). Gainera, eraikinaren berritze lanekin lotuta, ikus-entzunezko, argazki eta soinu bidezko dokumentazioa jasoko duen plataforma berri bat ere aurkeztuko dute.
Arkitektoen Elkargoak plakak jarriko ditu eraikin eta espazio esanguratsuenetan
Arkitektoen lana plazaratu eta zabaldu nahi du Euskal Arkitektoen Elkargoak, eta Arkitekturaren Astea zeregin honetan emango dute. Batetik, Euskal Arkitektoen Elkargoak saritutako estudioen lanak zeintzuk izan diren azalduko dute. Aquariumen bilduko dituzte saritutako proiektuak, erakusketa batean. Sari hauek hiru urtean behin ematen dira. Gipuzkoako bost estudio izan dira sarituak bertan.
Hiriko zenbait monumentu eta espaziotan plakak jarriko dituzte. DOCOMOMO (Mugimendu Modernoaren Dokumentazio eta Kontserbazioa) erregistroarekin bat egingo du elkargoak. Plaka hauetan obraren izena, egilearen izena eta eraikitze urtea jarriko dute. Añorgako frontoian jarri zuten lehen plaka. Astelehenean (urriak 7) jarriko dute bigarren plaka, Trinitate plazan. Ekitatiba eraikinean ere jarriko dute plaka bat (urriak 17).
Arkitektura Astea egingo dute lehen aldiz; Tabakalerak, Euskal Arkitektoen Elkargoak eta Atari arkitektura elkarteak indarrak batu dituzte jarduera programa bat aurkezteko.
1996. urteaz geroztik ospatzen da Arkitekturaren Mundu Eguna: urriko lehen astelehenean ospatzen da. Donostian egun honen harira Arkitekturaren Astea egingo dute lehen aldiz. Tabakalerak, Euskal Arkitektoen Elkargoak eta Atari arkitektura elkarteak gaur goizean aurkeztu dituzte aste honetan egingo dituzten jarduera programak. Erakusketak, lantegiak, bisita gidatuak, hitzaldiak… Arkitektura eta espazio publikoen inguruko gogoeta piztea izango da helburua.
Atari: Hiri Sub / Bertsioak
Atari elkarteak arkitekturan adituak ez direnei arkitekturaren onena erakutsi nahi die. Eta haientzako bereziki antolatutako jarduerak egiten dituzte: hiria bera, arkitektura eta ondarea aztertzen dituzte. Bihar, ostirala, (urriak 4) arkitektura iraunkorrari buruzko erakusketa bat inauguratuko dute Museum Cemento Rezolan (11:30). Hiriko espazioak hobeto ezagutzeko bisita gidatuak ere egingo dituzte. Larunbatean (urriak 5) Luis Peña Gantxegik sortutako Haizearen Orrazira eta Tenisko plazara joango dira (12:00). Hiriko zenbait gune probilegiatuetara joateko bisitak ere egingo dituzte. Larunbatean bertan Eureka! Zientzia Museoan izango dira (17:00 eta 17:30). Joaquin Montero arkitektoak diseinatutako dorrea ikusteko aukera izango dute bisitariek. Igandean (urriak 6) Egian izango dira, Plaza Haundin (11:30-13:30). Maushaus arkitektura tailerrarekin elkarlanean, haurrentzako jarduera berezi bat prestatuko dute. Egiako plaza birpentsatzeko aukera emango diete haurrei. Plazaren diseinua, jokuak eta altzariak sortzeko tailerra izango da. Artzain Onaren dorrera (urriak 12) eta Loiolako Erriberako Iesu elizara (urriak 13) ere egingo dituzte bisitak. Bisitetan izena eman behar da info@atari-ka.org helbidean.