"Eztabaida publiko eta eraikitzaile bat sustatzea" dute helburu
programaren berri eman eta gero, Miramar jauregira hurbildu direnek eskura izan dituzten baliabideak zerrendatu dituzte. Esaterako, zuzeneko itzulpen zerbitzua jarri dute aukeran, euskaratik gaztelaniara itzultzeko. Era berean, herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute hitzaldi bakoitzean, koaderno bat jasoko baitute, eta bertan idatzitakoa udaleko ordezkariei eman ahalko diete. Bestalde, Streaming bidez botako dituzte hitzaldiak, udalaren webgunearen bitartez.
Bideo bat proiektatu dute Juan Karlos Izagirre alkateak hitza hartu aurretik. Herritarren iritziak bildu dituzte bertan.
Axier Jakak eta Amaia Agirreoleak, Pardaidetza arloko zinegotziak eta zuzendariak, hurrenez hurren, egin dute gaur eta biharko antolatutako jardunaldien aurkezpena, Herritarra eta Partaidetza Politikoa. Beharrezkoa al da herri partaidetza zuzena udal esparruan? leloarekin. Miramar jauregiko jardunaldien helburua “eztabaida publiko eta eraikitzaile bat sustatzea” dela jakinarazi dute, beti ere herri partaidetza zuzenari bidea irekitzeko, “are eta gehiago herri kontsulten eztabaida hartzen ari den garrantzia ikusita”.
Gaur eta bihar parte hartuko duten hizlarien eta