Hainbat alkatek beren ekarpena egingo dute bakerako bidean
Bakea tokian-tokian eraikitzen koferentziaren egitarau osoa zehazturik dago.
Aieteko Bakearen Etxean egingo dute Nazioarteko Konferentziaren aurkezpena, eta hitzaldiak, berriz, Kursaal kongresu jauregian.
Munduko hainbat alkate eta ordezkarik parte hartuko dute datorren astean egingo duten ‘Bakea tokian-tokian eraikitzen’ nazioarteko konferentzian. Urriaren 10ean eta 11n izango dira hitzaldi eta solasaldiak. Mayors for Peace erakundeak antolatu ditu jardunaldiak, eta Euskal Herriko bake prozesurako beren ekarpena egitea da helburua. Juan Karlos Izagirre, alkatearen esanetan, “denon artean lortu behar da bakea, eta besteen esperientziak eta aholkuak jasoz, geure ekarpenak egitea da helburua”. Halaber, bake prozesu batean protagonista, ahots, maila eta erabaki asko egoten direla adierazi du alkateak; “maila lokaletik abiatuta dagokigun neurriko ekarpenak egiten saiatuko gara; ezin dugu geldirik egon, besteek zer egiten duten begira”, esan du.
Nazioarteko hainbat alkate edo ordezkari bilduko dira Donostian. Gatazkak bizi dituzten herrialdeetako ordezkariak, Kurdistan eta Saharakoak, adibidez. Barne gatazkak konpondu dituzten herrialdeetako agintarien artean, Belfast (Ipar Irlanda), Durban (Hego Afrika) eta Cochabambako (Bolivia) alkateak, adibidez. Urrutira joan gabe, Elgoibar eta Errenteriako alkateek ere parte hartuko dute jardunaldietan. Izan ere, “hangoa edo hemengoa, ekarpen guztiek balio dezakete bakea eta elkarbizitza lortzeko”, adierazi du Izagirrek.
Ahots ezberdinak
Dena dela, Izagirrek hainbat kritika jaso ditu alderdi guztietako ordezkariak ez direlako izango konferentzian. EAJko ordezkariek parte hartuko dute, oraindik zehazteke badago ere Eusko Jaurlaritzatik etorriko den ordezkariaren izena, baina PP eta PSE ez dira bertan izango. Izagirre baikor agertu da gai honen inguruan, eta “ahalegin guztiak” egiten ari dela adierazi du alderdi guztietako ordezkariak biltzeko. “Alkate guztiei bidali zaie gonbidapena, baita udaleko alderdi guztietako kideei ere, eta nahi duenak ateak irekita izango ditu azken egunera arte”, esan du Izagirrek.
Egun batzuk falta dira oraindik alkateen nazioarteko jardunaldiak ospatzeko, eta azken orduko aldaketak suerta badaitezke ere,