Udal gobernuko kideek bat egin dute Herriraren aldeko agerraldiarekin
Donostiako udal gobernuak bat egin du euskal presoen eskubideen eta konponbidearen alde udaleko gehiengo sindikal zabal batek deituriko agerraldiarekin. Bertan izan da Juan Karlos Izagirre alkatea gobernuko hainbat ordezkarirekin batera.
Era berean, bihar Bilbon izango den manifestazioan ere udal gobernuko ordezkariek parte hartuko dutela adierazi dute.