Arantza Vicedo kantaria, Ikasbide kultur elkartean
Amara Berri Kantuz taldeak Lagunekin Kantari programaren emanaldi bat egingo du urriaren 16an, asteazkenean. Arantza Vicedo kantari donostiarra izango dute gonbidatu gisa. Ikasbide kultur elkartean izango da kontzertua, 20:00etan, eta sarrera doan izango da.