Aimar Irigoien Errezilgo harri-jasotzailea, Martutenen egindako erakustaldi batean. (Argazkia: E. Zabala)
Martuteneko Pilarko jaiekin bat eginez, Euskal Herriko harri-jasotzaileen harri txikien txapelketa jokatuko dute. Ikastolako jolastokian izango da lehia, sagardo egunarekin batera, igandean, 11:00etan. Guztira, lau harri-jasotzaile lehiatuko dira, Jose Joakin Astorkia, Aimar Irigoien, Hodei Iruretagoiena
Izeta IV eta Josetxo Urrutia; lehen hiruak gipuzkoarrak, eta azkena, nafarra. Harri-jasotzaile bakoitzak hiru minutuko txandak egin beharko ditu honako harriekin: Koadroa (125 kilo), zilindriko-kopa (125 kilo), Kubikoa (112,5 kilo) eta bola (100 kilo). Ikuskizuna ziurtatua dago, eta ziur herri kirol zaleek ez dutela hutsik egingo.