Bihotz biriken suspertzea nola egiten den erakusten ibili dira. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Gipuzkoako DYA Ate Irekiak jardunaldia egiten ari da Saguesen, bere 40. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan. 18:30ak arte bertan izango dira DYAko boluntarioak eta ibilgailuak, jendaurrean elkartearen lanaren berri ematen. Errepideko, mendiko eta uretako erreskateko unitateak atera ditu kalera DYAk, baita salbamenduko ontzia, motorrak, ospitale puzgarria eta argiztapen ekipamenduak ere. Horretaz gain, zenbait erakustaldi ari dira egiten. Eskalada murru bat jarri dute, bertaratutakoek igo dezaten; bihotz biriken suspertzea nola egiten den erakusten ari dira; eta auto baten bitartez, gidariak istripu batean zer nolako sentsasioa duen erakutsi dute, segurtasun-uhalaren garrantziaz jabetzeko helburuarekin.
Bazkide egiteko parada ere badago Saguesen eta, haurrekin bertaratuz gero, hauek puzgarriak eta jolasak dituzte aukeran. Honen harira, DYAren puxika horiak banatzen ibili dira goizean gaztetxoen artean.