Igeldoko plaza. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Pasaiak Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako hainbat eremu bereganatu nahi dituela salatu du PSE-EEk.
Igeldoren desanexioaren inguruan hiru interpelazi prestatu ditu PSE-EEk urriko udalbatzarrean aurkezteko.
1.-Foru Aldundiari Igeldon herri kontsulta egitearen aurkako jarrera islatzeko eskatuko dio PSE-EEk udal gobernuari. Eta baita Donostiaren osotasuna defendatuko duen kanpaina bat burutzea ere Igeldon.
2.-Igeldoren desanexioak Donostiaren oreka, hau da eraikuntza eremuen eta espazio berdeen arteko oreka, apurtuko lukeela dio PSE-EEk. Ernesto Gasco, PSE-EEko zinegotziaren hitzetan, “zergatik ez ditu Biduk desanexioaren ondorio zuzenak agerian jartzen?”.
3.-Donostiaren zatiketa eragingo lukeen asmo baten berri ere eman dute. PSE-EEren arabera, Pasaiak (Bildu) Altza, Intxaurrondo edo Bidebietako eremu batzuk bereganatzeko eskaera egin du. Gascoren arabera, “ulergaitza” da eskaera hau ixilpean edukitzea eta ez dute ulertzen udal gobernuak nolatan ez dion oraindik erantzunik eman Pasaiari.