Udako kirol jardueretan 13.500 lagunek hartu dute parte
Bi mailatan banatu dituzte parte hartzaileak. Batetik, eskola-umeak (10.340 pertsona), eta bestetik, gazteak eta helduak (3.281 pertsona).
Jarduera bakoitzeko partaidetzari dagokionez, kirol anitzak deituriko jarduerak eskola-umeen artean lehen postua eskuratu du aurten (2.424 partaide), bigarrena igeriketa (1.631) eta hirugarren postuan surf/body board (1.473). Tenisak (1.394) eta piraguismoak (1.023) ere, arrakasta handia izan dute.
Hamasei urtetik gorako gazte eta helduen artean, udal kiroldegietan antolatutako jarduerak azpimarratu behar dira: ziklo-indoor (746 partaide) eta pilates (362). Aire librean antolatutako jardueretan, piraguismoa (288) eta surfa (240) nabarmendu dira.
UDA 2013 kanpaina honetan 36 kirol elkartek hartu dute parte, Fortuna KE (3.016 partaide), R.C. Tenis Elkartea (1.852 partaide) eta Atletico-SS elkartea (1.489) dira partaide gehien lortu dituzten klubak.