Donostitruk, larunbat honetan
Datorren larunbatean, urriak 19, Donostitruk, Donostiako bigarren eskuko merkatua egingo dute. Ohikoa hileko bigarren larunbatean egitea izaten den arren, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren egoitzan egiten ari diren berritze lanak direla eta, larunbat honetan ospatuko da Donostitruk, beti bezala, Easo 43an, suhiltzaileen egoitza zaharrean.
Bigarren eskuko produktuen eskaintza zabala bilduko duten 40 postu jarriko dituzte, arropa, osagarriak, liburuak, CDak, eta bestelako gaiekin.