Hiriaren suntsiketaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen gune bat izendatuko dute
Bilduk hiriaren suntsiketaren eta ondorengo berreraikuntzaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen espazio bat izendatzea proposatu du kaleen batzordean.
Ricardo Burutaran hirigintza zinegotziak egin du proposamena, bera baita foro honetan parte hartzeko udal gobernuak izendatutako kidea. “Hiriaren historia markatu duten gertakarien bigarren mendeurrena gogoratuko duen kokapen bat bilatzeko aukera aparta da eta aurten da gainera, 2013an, egitea dagokion urtea”, esan du Burutaranek.
Proposamenak harrera ona izan du beste taldeen partetik eta espazioaren kokapena zehaztea bakarrik faltako litzateke orain.
Tomas Alba
Bestalde, Bilduk Tomas Albaren izena ere hiriko txokoren batean agertzea proposatu du, kale, plaza edo beste gunerik eskaini ez zaion eraildako zinegotzi bakarra dela adieraziz.