Javier Moreno-arrones, Silvia San Martin eta Javier Mata Antzoki Zaharrean ilara egiten. (Argazkia: Lide Ferreira)
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako abonamenduak lortzeko ilara egiten ari dira zale amorratuenak.
Borja Moreno-arrones eta Silvia San Martin Errenteriatik etorri dira, eta Javier Mata Pasaiatik. Duela zortzi urte urte hasi ziren jaialdira etortzen, eta ordutik ez dute Beldurrezko Asteko ekitaldirik galdu. Abonamenduak lortzeko ilaran, Antzoki Zaharrean, hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk berarekin. Goizean goiz iritsi dira, eta gaua pasatzeko prest etorri dira.
Leihatila bihar (ostirala) irekiko dute 16:00etan. “Ilara egitea jaialdiaren tradizio bat gehiago da”, esan du Javier Matak. Jaialdiko antolatzaileak zaleekin oso ondo portatzen direla azaldu dute: “Komun kimiko bat jarri dute Antzoki Zaharraren atzekaldean. Eta goizean kafea eta kroissantak ekartzen dizkigute”.
Urtero ilara egiten dutenak “berdinak” daudela esan dute: “Urtean zehar ikusten ez dituzun lagunekin topo egiten dugu jaialdian, eta hori ere bada hona etortzeko pizgarri bat”. Euskal Herritik ez ezik, Valentzia eta Madriletik ere jende andana etortzen dela diote: “Lagun asko egin ditugu Beldurrezko Astean”.