Julen Rojas: "Harritu egiten gaitu udalak erantzun bat ez emateak"
http://youtu.be/leBrGvzJkqE
Duela bi urte inguru Ulian izandako azken lurjauzi handiaren ondorioz, errepideko errail bat itxita dago zati batean, hainbat arazo sortuz. Julen Rojas bertako bizilagunarekin izan da IRUTXULOKO HITZA bere egoeraren berri izateko. Rojasen hitzetan, udalak ez du arazoaz kargu egin nahi eta ez du ulertzen Donostian XXI. mendean halako gauzak gertatzea. Biharko papereko edizioan, erreportaje osoa argitaratuko dugu; bitartean, hona hemen aurrerapen bideo bat.