Merkataritzari ez laguntzea leporatu dio EAJk udal gobernuari
Merkatari txikiei eta autonomoei laguntzeko 800.000 euroko diru partida adostu zuten EAJ eta Bilduk duela urte eta erdi, eta diru horren %20a bakarrik erabili izana leporatu diote jeltzaleek udal gobernuari.
Denda txikiak eta beren kabuz lan egiten duten langileak direla krisiak gehien astindu dituenak adierazi du EAJk. 10.000 lanpostu zuzen sortuz, Donostiako jarduera ekonomikoan pisu handia duten bi alor izanik ere, udal gobernuak ez duela hiriko ekonomia suspertzeko neurririk hartzen salatu dute jeltzaleek. “Gipuzkoakoako denda txikiek %10eko galera izan dutela entzun dugu egun hauetan; datu horiek Donostian ere islatzen dira, eta hala ere udal gobernua geldirik dago”, esan du Eneko Goiak.
Udal gobernuaren kudeaketa txarra agerian geratu dela salatu du EAJk, eta 800.000 eurotatik 170.000 euro inguru bakarrik erabili dituztela hurbileko merkataritza babestu eta indartzeko.
Hurbileko merkataritza
Hurrengo udalbatzarrera ere hurbileko merkataritzaren gaia eramango dute jeltzaleek; beren babesa eskainiko die merkatari txikie. Gainera, erakunde adierapen bat ere aurkeztuko dute Espainiako Gobernuari EAEko merkataritza babesteko neurriei eragiten dieten legeak ez aldatzeko eskatuz.