[Bideoa] Gertaerak bezalaxe, doinu guztiak ez dira alaiak izan
San Bizente elizako emanaldia izan da agian hunkigarriena. 1813an emakume donostiarrek jasan zituzten bortxaketa eta erasoen testigantzak kantatu dituzte. Ikusleak mutu geratu dira une batez, baina gogotik txalotu dute Araoz gazte abesbatza.
Aurpegi alaiena berriz, abesbatza txikietako haurrek erakutsi dute Konstituzio plazan.

