Defentsan lan ona egin arren, Bera Berak ezin izan ditu norvegiarrak garaitu (17-27)
Hamar puntuko aldearekin amaitu du Bera Berak gaurko eskubaloi jardunaldia (17-27).
Larvik taldeak aurkari gogorra dela erakutsi du lehen minutuetatik. Gogor lehiatu dira etxeko neskak ere, eta defentsa lan handia egin dute, baina erasoan ezin izan dute nahi bezala aritu, eta ez dute lortu partidari buelta ematerik.
Norvegiako neskek erritmo biziari eutsi diote gainera jardunaldi osoan; ez dute barkatu markagailuko aldea handia izan denen ere. Aurkarien atezaina ere bikain aritu da, eta horrek zaildu egin du donostiarren erasoak emaitzak ematerik.
Lehen minutuetan markagailuan ondotik jarraitu dio Bera Berak Larviki, baina azken hauek erraz egin dute aurrera eta lehen zatian dagoeneko finkaturik zuten aldearekin bukatu da partida; Bera Bera 17-27 Larvik.


