Bost preso donostiar doktrinaren zigorra betetzen ari dira
Etxerat-en arabera, Parot doktrina edo 197/2006 doktrinaren bidez ezarritako zigorra betetzen ari dira bost donostiar. [box]
Jon Aginagalde 1984an espetxeratu zuten. 2010eko uztailaren 4rako aske egon behar zuen, baina 197/2006 doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014. urtea arte luzatu diote zigorra. Granadan (Andaluzia, Espainia) dago preso.
Jose Etxeberria 1991an espetxeratu zuten. Irteera data 2010eko martxoaren 26rako bazuen ere, Parot doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021 urtea arte luzatu diote. Darocan (Zaragoza, Espainia) dago preso.
Maitane Sagastume 1991an espetxeratu zuten. 2009ko uztailaren 26rako libre egon behar zuen. Zigorra 2021 urtea arte luzatu diote. Curtis (Galizia) espetxean dago preso.
Txomin Troitino 1987an espetxeratu zuten. 2006ko maiatzaren 5erako libre egon behar zuen. Zigorra 2017a arte luzatu diote. Curtis (A Coruña, Galizia) espetxean dago preso.
Antton troitiño 1987an espetxeratu zuten. 2011ko otsailaren 4rako libre egon behar zuen. Zigorra 2017 urtea arte luzatu diote. Long Lartin (Ingalaterra) espetxean dago preso.
[/box]
Mario Artola preso donostiarrari ere Parot doktrina ezarri zioten, baina azkenean ez zioten aplikatu, eta iaz aske utzi zuten. Hala erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. 1992an espetxeratu zuten eta irteera data 2012ko apirilaren 17rako zuen. Zigorra 2022. urtea arte luzatu nahi zioten. Zaragozako Daroca espetxean (Espainia) egon zen preso.
Irteera data finkatu baino lehen, Parot doktrina ezarri diote Oscar Cadenas preso donostiarrari. 1996an espetxeratu zuten. Murtzian (Espainia) dago preso.

