
Garazi Lopez Etxezarreta, Nerea Txapartegi eta Ane Rodriguez. (Argazkia; E. Zabala)
Donostia Kultura, Tabakalera eta Koldo Mitxelena erakundeek bat egin dute Liburutegiaren Egunaren harira. Hala, datozen hiru egunetarako hainbat jarduera antolatu dituzte, Euskal Idazleen Elkartearen laguntzarekin. Bereziki digitalizazioari emango diote garrantzia, hau da, herritarrek liburutegietako bildumetara on-line sarbidea izateari. Hala, ‘Ondarea sarbidea da’ jarri dute aurtengo lelotzat.
Zehazki, ostegunean izango da Liburutegiaren eguna, baina bihartik hasita hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak egingo dituzte hainbat udal liburutegitan. Nerea Txapartegi udaleko Kultura ordezkariak aipatu duenez, apirilaren 23ko Liburuaren egunarekin batera, Liburutegiaren eguna da liburuen garrantziaz kontzientziatzeko egun garrantzitsua. Txapartegik aipatu duenez, esaterako, Donostiako egunkari guztiak herritarrek kontsultatzeko moduan daude dagoeneko, digitalizatuak.
Tabakalerako Ane Rodriguezek nabarmendu du Tabakalerako mediateka aro digitalean bertan sortu dela. Beraz, digitalizatu beharrean, digitalizazioan nola jaio dute erronkatzat. Aldundiko Garazi Lopez Etxezarretak, berriz, Koldo Mitxelena Kulturuneko edukiak 2001ean hasi ziren digitalizatzen aipatu du, eta momentuz, 2 milioi orri baino gehiago daude era digitalean. Azken batean, liburutegien etorkizunak kezkatzen dituela diote, eta elkarlanean etorkizuneko liburutegiek nolakoak behar duten aztertuko dutela azaldu dute.
LIBURUTEGIAREN EGUNA, JARDUERAK
Analogikotik digitalera, ondarea begibistan
Aurkezlea: Jon Bagues, Eresbil
Hizlaria: Susana Araiz, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburuzain burua
Udal Liburutegi zaharra (Konstituzio plaza, 1)
Izen ematea:
liburutegia_alderdieder@donostia.org
Ondarearen kofrea zabaltzen : digitalizazioa Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegian.
Arantza Mariskal, Tabakalera-Ubik,
Makusi: Tabakaleraren programaren edukiak kudeatzen
Francisca Pulgar, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi zerbitzuko arduraduna,
Ondarenet eta Liburuklik: ondare digitalaren babesa eta hedapena
Arantza Urkia, Donostiako Udal liburutegiko zuzendaria,
Liburutegi Digitalaren ibilbidea, XIX. mendetik XXI. mendera
Hitzaldi irekia
Javier Leiva; ReputaciOn online:
¿Salimos bien en las redes sociales?
Udal Liburutegi zaharra (Konstituzio plaza, 1)
Asun Balzolaren mundua: Haur Liburutegiko bilduma
17:30
Ilustrazio tailerra 8-10 urteko haurrentzako
Aitziber Alonso ilustratzailearekin
Haur Liburutegi Nagusia (Fermin Calbeton, 25)
Izen ematea:
haurliburutegia@donostia.org
19:00
Mahai-ingurua
Itziar Zubizarreta idazlea, Jone Arroitajauregi Galtzagorri, Mariasun Landa idazlea, Rosaura Marquinez, Haur Liburutegiko Elena Oregi.
Haur Liburutegia (Fermin Calbeton, 25)
*Kultur etxeetako liburutegietan ipuinaren orduak eta haurrentzako jarduerak egingo dituzte.
Kultur Etxeetako liburutegiak
Aiete
Urriak 24, 18:00
Oihulari klown,
Alfonbra magikoa
4-8 urte
Egia
Urriak 24, 18:00
Lur Korta, Izaskun Mujika,
Galdutako ipuinaren berri
Ernest Lluch
Bularretik Mintzora: Irakurketa kluba
Urriak 1, azaroak 5, abenduak 3, 10:30-11:30
6 hilabete – 3 urte bitarteko umeei eta gurasoei zuzendua
Intxaurrondo
Urriak 23, 18:00
Oihulari Klown
Lugaritz
Ikastaroa,
Liburutegi Digitala, denboran atzera internet bidez
Urriak 23, 30 17:00
Okendo
Urriak 23, 18:00
Madiber: Magia eta dibertsioa
4-100 urte