Martxel Toledo: "Garaipen txiki bat baino ez da"
http://youtu.be/MRyqjlIJxp4
Bulebarrean elkartu diren lagunek Estrasburgoren ebazpena txalo artean jaso dute. Estrasburgok Parot doktrina baliogabetu du eta Ines del Rio preso nafarrari arrazoia eman dio. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak erabakia aho batez hartu du eta 197/2006 doktrinak Europako Giza Eskubideen Ituneko 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan dute epaileek.
IRUTXULOKO HITZA Donostian egin den Parot doktrinaren aurkako kontzentrazioan izan da eta bertan zeuden Gotzon Elizburu eta Martxel Toledo eragileekin hitz egin du.

