Amarabai auzo elkarteak laguntzaile kanpaina abian jarri du
Amarari buruzko informazioa izan nahi dutenek, eta beste auzotarrekin batera antolatu nahi duten amaratarrek Amarabai elkartearekin bat egiteko kanpaina hasi dute. Auzotarrak abian jarri nahi ditu Amarabai auzo elkarteak, eta laguntzaile kanpaina hasi du indarrak batzeko.
Auzo elkartearekin harremanetan jarri nahi duten amaratarrek amarabaiae@gmail.com helbidera idatz dezakete. Etxez etxe banatu dituzten eskuorriak ere bete ditzakete eta Easo plazako kioskoan, Donosti Berri elkarteko buzoian edo Gurutz liburudendan entregatu.

