Baldintzapeko askatasuna ezarri dio Londresek Antton Troitiñori
Londresko Auzitegi Gorenak Antton Troitiñoren egoeraren inguruan erabaki bat hartu du azkenean: Londresko Auzitegi Goreneko presidente John Thomas de Cwmgieddek “ahalik eta azkarren” aske uzteko agindua eman du. Ines del Rioren abokatuek Troitiñoren kasua ere aipatu zuten asteleheneko agerraldian eta aske uzteko eskatu dutela azaldu zuten.
Troitiño 24 urteko espetxe zigorra beteta atera zen kalera, baina 2012ko ekainaren 29an atxilotu zuten Londresen, Espainiak Parot doktrina oinarri hartuta eskatu ondoren. Estrarburgok Ines del Rioz hartutako erabakiaren ondoren aske geratu behar luke. Londresek astebetean erabakiko du Espainiaren estradizio eskaera onartu edo ez.

