Foru Aldundiak Donostia bazterrean uzten duela salatu du PPk
PPren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuetan ez dago Donostiarako egitasmorik.
Martuteneko biribilgunea egokitu eta Karlos I.aren etorbidea itxi eta Amara banatzen duten hormak lehenbailehen kentzeko eskatuko dio PPk Foru Aldundiari. Bi eskaera zehatz hauekin erakunde adierazpen bat aurkeztuko dute hurrengo udalbatzarrean, baina orokorrean Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostia “bazterrean uzten duela” salatu du PPk.
Vicente Garcia, zinegotzi popularrak esan duenez, “badira beste asko, baina bi proiektu hauek behar-beharrezkoak dira hiriarentzako, baina Aldundiaren utzikeria agerian gelditu da berriro, ez duelako batera interesik”.
Egin orduko Martuteneko biribilgunea txiki geratuko zela nabarmena zela adierazi du Garciak. Eta Karlos I.aren etorbide ixtea, berriz, ezinbestekoa dela esan du zinegotzi popularrak: “Amara bazterturik geratzen ari da, bultzada bat behar du, eta auzotarrak banatzen dituen errepidea itxiko balitz, amaratarren bizi kalitatea nabarmen hobetuko litzateke”.