
Iban Zaldua, iaz argitaratu zuen ‘Idazten ari dela idazten duen idazlea’ liburuaren aurkezpenean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Eusko Jaurlaritzak aurtengo Euskadi Literatura Sarien irabazleak jakinarazi ditu saiakera eta haur eta gazte literatura alorretan.
Jon Sudupek irabazi du euskarazko saiakerari dagokion saria
Oi, Europa! lanarengatik. Eta Iban Zaldua idazle donostiarrak gaztelaniazko saiakerari dagokiona. Iaz aurkeztu zuen
Ese idioma raro y poderoso (Lengua de Trapo) liburua saritu dute. Epaimahaiaren ustez, Zalduaren lanak azken hamarkadetako euskal literaturari errepasoa egiten dio: “distantzia ironiko neurtuarekin aztertzen du, haren posibilitateen berri emanez. Lan pertsonala da, gaztelania egoki eta arinean idatzia, eta proposatzen dituen ideien inguruan eztabaidarako gonbidapena egiten du”.
Iaz ere Zaldua saritua izan zen Euskadi Literatura sarietan.
Azken garaipena (2011) fikzio zientziazko komikiaren gidoia idatzi zuen. Julen Ribasen marrazkiak dituen lan horrekin Haur eta Gazteen Euskarazko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen.
Euskarazko haur eta gazte literaturan Jon Olasoren
Tximeletrak lana saritu dute eta Gaztelaniazko haur eta gazte literaturan saria eman gabe gelditu da