
Igeldoren desanexioaren inguruan Gipuzkoako Foru Aldundia, udal gobernua eta Juan Karlos Izagirre alkatea bera ehuneko ehunean inplikatzen ari direla salatu du PPk. “Hala sinestarazi nahi badute ere, prozesu hau ez da batere inpartziala”, esan du Ramon Gomezek. Areago, “Izagirrek helburu bakarrarekin hartu zuela dirudi alkatetza; bere auzoa herri bihurtzeko, alegia”, gaineratu du Gomezek.
Ildo horretan, Foru Aldundia ere kritikatu dute popularrek, eta Itxas Aurreren kanpaina ordaintzea aurpegiratu diote. Botoa posta bidez emateko sistema ere zalantzan jarri dute, eta botoa ematearen harira, galdera zuzena egin diote alkateari: “Esaten duen bezain neutrala eta inpartziala bada, jakin nahiko nuke azaroaren 10ean botoa ematera joango den ala ez”, esan du Ramon Gomezek.