
Haurrak Cristina Eneako jarduera batean. (Argazkia: Cristina Enea fundazioa)
Egiako Ingurumen Baliabideen Etxean eta Uliako Interpretazio zentroan egingo dituzte jarduerak.
Cristina Enea fundazioko kideek 2013-2014 ikasturteko hezkuntza eskaintza aurkeztu dute. Axier Jaka ingurumen zinegotzia, Uxua Arana fundazioko hezkuntza saileko arduraduna eta Oihana Orkolaga Uliako Interpetazio zentroko arduraduna izan dira aurkezpenean. Gustura agertu dira hezkuntza eskaintza izaten ari den bilakaerarekin.
Hamar mila ikasleren muga gainditu dute azken urteetan, eta erritmo horri eusteko lanean jarraituko dutela adierazi dute. Axier Jaka, ingurumen zinegotziaren arabera, “oso garrantzitsua da gure ondare naturala gerturatzea haurrei, ezagutza ezinbestekoa baita ondare hori maitatu eta zaintzeko”.

Oihana Orkolaga, Axier Jaka eta Uxua Arana, hezkuntza eskaintzaren aurkezpenean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Ildo beretik, Uxua Aranak adierazi du, Cristina Enearen eskaintza irakasleekin elkarlanean prestatzen dutela eta ikastetxeetan egiten den lanaren osagarri izaten dela. Dena den, “modu dibertigarri batean erakusten saiatzen gara; eskoletako eredua jarraitu gabe, haurrak mozorrotuz edo bestelako modu erakargarrietan egiten ditugu jarduerak”, azaldu du Aranak.
Cristina Enea fundazioaren jarduera guztiak doan dira eta bi gunetan egiten dituzte: Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean eta Uliako Interpretazio zentroan.
Igurumen Baliabideen Etxea
Orohar, Haur Hezkuntzako haurrak dira bertako ikastaroetan parte hartzen dutenak. Gehienak Donostiakoak edo inguruko herrietakoak dira. Lehengo jarduera kopuruari eutsi diote aurten eta berrikuntza moduan,
Ikusi Makusi jarduera aurkeztu dute; animalien munduan eta naturan ikusmenak duen garrantziari buruzkoa da.
Uliako Interpretazioa Zentroa
2012ko uztailean ireki zuten, eta aurtengoa izango da ikasturte guztirako egiten duten lehen hezkuntza eskaintza. Kasu honetan, inguruari loturiko jarduerak izan ohi direla adierazi du Oihana Orkolagak. Helduek nahiz gaztetxoek hartzen dute parte bertako jaudueretan, baina txikienen parte hartzea indartu beharra sumatu dute. Horretarako, ikasturte honetan Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko
Lorez lore erleak ere jarduera aurkeztu dute; naturan erleek duten garrantziaz ohartarazteko jarduera da.
Hezkuntza eskaintza oso zabala eta nahi duenak eskuragarri du
Cristina Enea fundazioaren webgunean.