Arkaitz Artola egiatarra errugabetu egin dute
Irailaren 24an epaitu zuten Madrilen, Auzitegi Nazionalean eta absolbitu egin dute.
2009ko uztailaren 29an, Guardia Zibilak, Gaztesarea komunikazio proiektua hartzen zuen Andoaingo egoitzara sartu, eta eraman egin zuen Arkaitz Artola egiatarra, beste hainbat gazterekin batera. Segi-ren errifa baten berri emateagatik haren finantzaketan leguntzen zutela leporatu zieten. Artolari “erakunde terroristari laguntzea” egotzi zioten. Joan den irailaren 24an epaitu zuten Madrilgo Auzitegi Nazionalean, eta errugabetu egin dute.