The See See eta Las Primitivas taldeak, Intxaurrondon
Azaroaren 1ean Gaztemaniak programaren kontzertu bat egingo dute Intxaurrondo kultur etxean. Pop psikodelikoko The See See talde ingelesa izango da zuzenean jotzen. Duela bi urte ere hemen izan ziren, bisita labur batean. Talde gonbidatu gisa igoko dira agertokira Las Primitivas. Bi neska izan ziren taldearen sortzaileak, 2011. urtean. Psikodelia, garaje musika eta punk estiloak zituzten gogoko. Hainbat aldaketa ondoren, Arantxa eta Maria geratu ziren taldean eta hurrengo urtean Jorge eta Diego, baxua eta bateria joaz bildu zitzaizkien. Otsailean hasi ziren kontzertua eskaintzen The Cynics eta Dean Allen Foyd bezalako taldeekin. Beren lehen diskoa grabatzen ari dira oraintxe bertan, eta kaleratzen den bitartean, zuzenean entzuteko aukera eskainiko du Gaztemaniak-ek.
Kontzertua 22:00etan hasiko da, eta sarrera 9 eurotan izango dira salgai.