
GBCko Mikel Motos donostiarra, gaurko partidan. (Argazkia: Gipuzkoabasket.com)
Gipuzkoa Basketek ezin izan du Joventutekin, galdu egin du Donostian Arenan (62-64). ACB Endesa Ligako hirugarren jardunaldiko partidan Sito Alonsoren taldeak behetik gorako bidea egin du, baina ez da nahikoa izan.
Defentsan sendo aritu da Joventut, eta bost minutu igaro dira David Doblasek GBCren lehen saskiratzea lortu duen arte. Partida pattal hasi ostean, etxekoen aldeko apustua egin du Sito Alonsok, markagailuari itzulia eman nahian; hala, lau euskaldunak jarri ditu kantxan, Doblasekin batera. Helburua lortu du Sitok, eta atsedenaldia 28-32ko markagailuarekin iritsi da. Tuneletik bueltan ere GBC sendo aritu da, baina Salva Maldonadoren taldeak ez du atzera egin. Markagailuan atzetik ibili da Donostiako taldea, eta halaxe iritsi da partidaren bukaera, bisitarien alde, gutxigatik bada ere.
Salva Maldonado