
Hainbat artista momentuan euren margolanak egiten, Kaian. (Argazkia: E. Zabala)
Etiopia Utopia elkarteak eta Zipristin lehiaketak bat egin dute gaur Kaian, elkartasunaren alde. Goizean goizetik hainbat postu jarri dituzte Nautikoa eta Portaleta artean, eta 19:30 arte bertan egoteko asmoa dute; eta guztia, Hip Hip Urri! jardueraren barnean.
Literatura tailerrak egin dituzte, baita elkartasun murala ere, gainera, haurrek eskulanak egiteko tartea dute. Ingurumenarekiko begirunea sustatzea eta, batez ere, ura biziaren elementu gisa defendatzea du helburu nagusitzat Zipristin lehiaketak. Hori dela eta, hainbat eta hainbat artista ikus daitezke gaur Kaian euren margolanak egiten. Bien bitartean, trikitilariak giroa alaitzeaz arduratu dira, eta gosea asetzeko pintxo eta edarien postua ere bertan da.
Etiopia Utopia irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta Wukron eta Tigray eskualdean garapenerako lankidetza du helburu. Beraz, gaurko produktu salmentarekin ateratako dirua ere euren elkartasun lanean jarraitzeko bideratuko dute.
-
-
(Argazkia; E. Zabala)
-
-
Hainbat artistek euren margolanak egin dituzte lehiaketarako. (Argazkia; E. Zabala)
-
-
Trikitilariek giroa alaitu dute. (Argazkia; E. Zabala)
-
-
Haurrak, eskulanak egiten. (Argazkia; E. Zabala)
-
-
Haurrak, eskulanak egiten. (Argazkia; E. Zabala)
-
-
Etiopia Utopia elkartearen postua. (Argazkia; E. Zabala)