
Egiako arazoei konponbidea ateratzeko bigarren Auzo Batzarra egin dute Plaza Berrin. (Argazkia: E. Zabala)
Euskal Herri mailan lan egiten duen Auzolan Elkartetik jaso zuten proposamena Egian, Auzo Batzarra sortzeko. Ideia polita iruditu zitzaien, eta 14 lagun inguru guztia mugitzen hasi ziren. Plaza Berri erabiltzen ari dira batzarrak egiteko, joan den hilabetean egin zuten lehena, eta 40 auzotar biltzea lortu zuten; gaur bigarren batzarraren txanda izan da. Azken batean, auzoaren beharrak aztertu eta auzolanaren bidez konponbideak topatzea da euren asmoa.
Open space izeneko metodologia erabili dute bigarren batzar horretan, baina euren modura moldatuta. Hasteko, borobilean bildu dira partaideak, eta aurreko bileran hitz egindakoak azalduko ditu
Amalur Alvarezek labur. Ondoren, banan-banan bakoitzak bere proposamenak aurkeztu ditu eta taulatxo bat osatu dute. Azarorako deituko dute hurrengo batzarra.

(Argazkia: E. Zabala)