Ia bost metroko olatuak espero dira
Fronte bat heldu eta euria botako du gaur, Euskalmeten arabera. Hego mendebaldeko haizea harro ibiliko da goizean. Apurka indarra galduko du, eta arratsaldean ipar mendebaldera aldatuko da. Tenperatura maximoak epelak izango dira, 20 gradutik gertu. Arratsaldean haize aldaketarekin freskatu egingo du. Goizak aurrera egin ahala euritara joko du. Euri gehiena arratsaldean espero dute. Itsasoa zakartu egingo da. Bost metroko olatuak espero dituzte gaur. Haizeak gogor joko du; orduko 100 kilometrotik gorako ufadak izango dira.

