Donostiako udalak 150.000 euro jasoko ditu enpresa berriak sortu eta ekonomia suspertzeko
Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiekin lortutako hitzarmen baten ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak 18 milioi euroko defizit tartea izango du 2013rako. Hau da, kopuru horretan zorpetzeko aukera izango du eta diru hori ekonomia suspertzeko eta inbertsio proiektuak garatzeko erabili ahal izango du.
EAJ eta Bilduk lortutako adostasun baten ondorioz etorri da erabakia. Markel Olano, Batzar Nagusietan EAJko bozeramailearen arabera, “EAJk arduraz jokatu du eta oso akordio garrantzitsua lortu du, diru kopuru hori erabili gabe geratuko bailitzateke bestela”. Beldur hori izan dute jeltzaleek PP eta PSE-EEren jarrera ezkorra ikusirik.
18 milioi horietatik Donostiak ere jasoko du zati bat. Eneko Goiak aurreratu duenez, “haibat egitasmok diru laguntza jasoko dute eta horrek bultzada garrantzitsua emango dio hiriko ekonomiari”. Beste batzuen artean honakoak dira diru laguntza jasoko duten egitasmoak:
-Txuri Urdin izotz jauregia konpontzeko milioi bat euro bideratuko dituzte.
-Zientzia eta teknologia arloan Inbiomedek 400.000 euro jasoko ditu. Eta Aranzadik, 50.000 euro.
-Euskara eta kulturari dagokionez, Euskaltzaindiaren Luis Villasantes eraikinerako 80.000 euro bideratuko dituzte. Eta Artelekuri 200.000 euro emango dizkiote Santa Teresa eraikina egokitzeko.
-Donostiako udalak ere 150.000 euro jasoko ditu enpresa berriak sortu eta hiriko ekonomia suspertzeko.