Jaialdirako sarrerak erreserbatu daitezke
Atano III.ean azaroaren 1ean jokatuko duten esku pilota jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren bidez. Kantxako sarrerek 30 euroko prezioa izango dute, eta goiko solairuakoek, berriz, 15 eurokoa. Interesa dutenek urriaren 30eko 18:00ak arteko epea izango dute sarreren eskaera egiteko, 688.85.77.10 telefono zenbakira deituz (9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara). Bestela ere, ostegunean, Atano III.eko txarteldegia zabalik egongo da sarrerak erosi ahal izateko, 19:00etatik 20:00etara.