
(Argazkia: Lide Ferreira)
Aritz Moreno donostiarraren Colera film laburreko protagonista da aktore galiziarra.
Irribarretsu agertu da argazkilariekin zuen hitzordura, baina bere begirada sakon eta iluna edonor ikaratzeko modukoa da. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astera etorri da Luis Tosar aktorea. Aritz Moreno donostiarraren
Colera film laburreko protagonista da. Igandean aurkeztu zuten Morenoren lan berria, eta gaur (asteartea) 17:00etan ere proiektatuko dute, Espainiako Film Laburren Lehiaketako beste lanekin batera. Richard Corben komikigilearen
Terminated komikian oinarritua, justizia bere kabuz egitea erabakitzen duen herri baten patua erakusten du filmak. Iñake Irastorza eta Pako Sagarzazu aktore donostiarrak ere agertzen dira filmean. Nafarroan, Bardeetan, filmatu zuen Morenok
Colera.
Europako Fantasiazko eta Beldurrezko Film Laburren Urrezko Melies sarirako hautagaia da bere azken obra, baita Ikusleen Sarirako, Nazioarteko Epaimahaiaren Sarirako, Espainiako Film Labur Onenaren Sarirako eta Gazte Epaimahaiaren Sarirako.
Beldurrezko Astearen epaimahai ofizialak 8 puntu eman dizkio Colera film laburraru. Ikusleek 6,27 puntu, eta Beldurrezko Astearen Epaimahai Gazteak 6,14 puntu.