Materiala aukeratu dute pilotariek
Ekaitz Saralegik eta Oinatz Bengoetxeak bat egin dute goizean, Atano III.a frontoian. Hala, lau t’erdiko final-laurdenetako lehen partidarako pilotak aukeratu dituzte. Txapelketan elkarren aurka jokatuko duten lehen aldia izango da; zehazki, Amezketako aurrelariak Urrutikoetxea eta Titin III.a kanporatu ditu final-laurdenetara iristeko, eta Bengoetxea VI.a, berriz, final-laurdenetan sartu da. Saralegik 104’2 kg. eta 105’3 kg.-ko pisua duten pilotak hautatu ditu; Bengoetxea VI.arenak, aldiz, 105’5 kg. eta 106’3 kg.-ko pisua dute. Ostiralean, 17:00etan hasiko da pilota jaialdia, eta partida nagusia 18:00ak inguruan izango da.