
Ramon Saizarbitoria. (Argazkia: Donostia Kultura)
Bederatzi urteko etenaren ostean argitaratu zuen iazko udazkenean Ramon Saizarbitoriak
Martutene eleberria, eta Euskadi Literatura saria jasoko du, epaimahaiak hala erabakita. Erein argitaletxearen eskutik argitaratu zuen idazle donostiarrak
Martutene, eta jendartean oso harrera ona izan du.
Hona hemen gainontzeko sarituak: Mark Twainen
Tom Sawyer-en abenturak eleberri klasikoak jaso du Itzulpeneko saria. Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek egin zuten itzulpena eta Literatura Unibertsala bildumaren barruan kaleratu zuten Alberdaniak, Ereinek eta Igelak. Ilustrazioko saria Elena Odriozola donostiarrarentzat izango da,
Tropecista sorkuntzarako egindako lanagatik. Azkenik, gaztelaniazko literaturako saria Ramito Pinillarentzat izango da
Aquella edad inolvidable lanagatik.