Udal gobernuak Garraio Agintaritzan parte hartzeko aukera eskaini dio PSE-EEri
Txartel bakarraren erabilerak izan dituen ondorioak, eta sistema honen erabileragatik Donostiari egin beharreko konpentsazioak sorturiko zalantzak direla eta, udal gobernuaren ustez une egokia da Garraio Agintaritzaren foroan beste talde batek parte hartzeko.
PSE-EE izanik oposizioan ordezkaritza handiena duena, Udal gobernuak Ernesto Gascori eskaini dio Garraio Agintaritzan parte hartzeko aukera. Horretarako Nora Galparsoro titular moduan eta Axier Jaka ordezko moduan Garraio Agintaritzatik kentzea erabaki dute. Orain Gascoren ordezkoa zein den erabakitzea faltako litzateke.