
Hainbat adinetako haurrek parte hartu dute lasterketa berezian. (Argazkia: E. Zabala)
Afrikaren alde korrika aritu dira gaur arratsaldean Karmelo Ikastetxeko ikasleak. Zehazki, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeek elkartasun lasterketa bat egin dute, Anoeta estadioaren inguruan,
Txanpon bat Afrikara lelopean. Txikienak, hiru urtekoak, helmugan jarri dituzte, bakoitza itsulapiko batekin, eta gainontzeko haurrek txanpon bana bota dute itsulapikoetan, lasterketa bukatzean. Hala, bildutako diru guztia Afrikako Kanangara bidaliko dute.
UNICEF elkarteak antolatzen zuen lehen lasterketa, eta iaz, egiteari utziko zioela jakitean, Karmelo Ikastetxeak jarduera bere kabuz antolatzea erabaki zuen. Haur, irakasle eta gurasoek ederki igaro dute tartea, eta guztia, elkartasunaren alde.
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)