Lore desberdinak eta koloretsuak Santu Guztien Egunerako
Lide Ferreira
(Argazkia: L. Ferreira)
Santu Guztien Eguna dela eta, Bretxa inguruan ohikoa den baino postu gehiago ikusi daitezke egunotan.
Begoña da bertan dagoen dendarietako bat eta atzotik dabiltzala azaldu du. “Hala ere, gaurko eta biharko egunak izaten dira mugimendu gehiena daukatenak”, aitortu du. Denetarik saltzen dute, baina aurten salduenak lore zentruak dira eta euren prezioa 15 eta 40 euro ingurukoa da. “Krabelin asko saltzen ditugun arren, lore desberdinak eta koloretsuak biltzen dituzten lore zentruak arrakastatsuenak dira”.
Joxe Mari Setienek 40 urte baino gehiago daramatza Santu Guztien Egunerako lan egiten eta jendeak hiritik kanpo gehiago erosten duela azpimarratu du. “Herrietan ez dago aparkatzeko arazorik eta bezeroek azkartasuna nahiago dute”.
Biek aitortu dute azken momentuan erosten duten pertsona asko daudela eta horregatik bihar Polloen izango dira.
Santu Guztien Egunerako loreak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Santu Guztien Egunerako loreen postuak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Santu Guztien Egunerako loreak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea