PSE-EE udal batzorde eta erakundeak uzteko prest dago, PP eta EAJk gauza bera egiten badute
Gaur egin dute bozeramaileen batzordea udaletxean eta PSE-EEk hordagoa bota die oposizioko beste bi alderdiei. Garraio Agintaritzan parte hartuko dutelako azken egunetan sortu den zalapartaren ondorioz, PSE-EE prest dago batzorde eta udal erakundeetan dituen ordezkaritzei uko egiteko, PP eta EAJk ere hala egiten badute.
Ernesto Gascoren arabera, herritarrei eragiten dieten erakunde publiko guztietan alderdi politiko guztietako ordezkariak egotearen aldekoak izan dira sozialistak beti. “EAJ eta PPri hainbeste min ematen badie sozialistak Garraio Agintaritzan egotea Bilduren erabakiz, eurek ere utzi ditzatela udal gobernuaren erabakiz betetzen dituzte aulkiak”, esan du Gascok, Kursaal, Tabakalera, Dbus, 2016 eta Sustapena aipatuz, besteak beste.


