Urgullera igotzeko bideak konpontzeko eskatu du Eguzkik
Parte Zaharrak duen natur eremu garrantzitsuena izanik, bideak lehenbailehen egokitzeko eskatu dio Eguzkik udalari.
Ekainean izandako euriteen ondorioz luiziak izan ziren Urgull mendiaren hainbat puntutan. Hegoaldeko malda izan da kaltetuena. Ondorioz, Gaztelura doan bidea itxita dago. Bide hori da Parte Zaharreko bizilagunek erabiltzen duten ohiko bidea, baina orain Paseo Berritik edo Gastronomia elkartetik gora igo behar dute. Gainera, Ollagorratik igotzeko bidea ere itxita dago orain, hutsik dagoen eraikin bat erori delako.
Eguzki kezkatuta dago, konpontze lanak atzeratzen ari direlako eta Parte Zaharreko bizilagunek nahiz bisitariek zailatasunak dituztelako Urgullera igotzeko. Horregatik, lanak lehenbailehen egiteko eskatzen dute. Gainera konponketak egiten diren bitartean Gazteluko igoera eta ‘apaizen ibilbidea’ izenez ezagutzen den bidea oinezkoentzako irekitzeko eskatu du Eguzkik, Urgullera igotzeko buelta handi bat ematea saihestuko bailitzateke horrela.
Udal gobernuak bere aldetik, lanen esleipena egina dagoela dagoeneko adierazi du, eta bideen konpontze eta egokitze lanak hastear behar dutela esan du. Luizien ondorioz Urgullera igotzeko bideetan izandago kalte guztiak konpontzen hasiko dira beraz, aurki, lanez arduratuko den enpresak lau asteko epea baitu konponketak egiten hasteko.