Arrantzale bat erreskatatu dute Ulian
Olatuek arroken kontra eraman dute 30 urteko pasaitarra.
Ertzaintzaren helikoptero batean eraman dute zaurituta, suhiltzaileen heliportura, eta handik Donostia Ospitalera. Arratsaldean, 16:00ak aldera Ulian arrantzan zebilen 30 urteko pasaitar bat erreskatatu behar izan dute. Olatuek jo dute, eta arroken kontra eraman dute. Bizkarrean kolpe handi bat hartu du, eta ezin zuen mugitu.