Haur soldaduei buruzko film laburra eta solasaldia
Aurtengo Goya sarietan film labur onenaren saria eraman duen Aquel no era yo lanari buruzko bideo foruma egingo dute asteazkenean (azaroak 6). Haur soldaduen inguruko filma da, eta proiekzioaren ondoren Begoña Peredarekin solasaldia egingo dute. Alboan elkartearen Mundu Txokoaren bigarren saioa izango da. Garibai kaleko Arrupe aretoan izango da emanaldia, 19:00etan.


